Zegama 2021

Zegaman korrika egin eta lehiatzearen zirrara bizi ezazu!

Uztailaren 1etik Irailaren 30era bitarte.

Izena emanIzena eman

HELBURUA

Zegama-Aizkorri lasterketaren XIX. edizioa ekainaren 6ko asteburuan egitekoa zen, eta duela gutxi bertan behera utzi genuen, osasun-agintarien, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren jarraibide eta gomendioei jarraituz.

Hala ere, eta 2020ko Zegamako edizio birtualarekin bezala, antolatzaileok Zegama-Aizkorri 2021 desberdin eta seguruaz gozatzeko aukera eman nahi dizuegu mendia maite duzuenoi. Uztailaren 1etik hasita, egunero 50 dortsal jarriko ditugu salgai euskal proba mitikoa korritu eta sailkapen ofizialetan sartu nahi dutenentzat. Aurtengoan Open Trail Races aplikazioa erabiliko dugu horretarako. Erronka berezi honetan parte hartzen dutenek irailaren 30era arte izango dute erronka osatzeko aukera. Etapaka edo segmentuka ere osatu ahal izango da ibilbidea, modu lasaiagoan egin nahi dutenentzat.

2021ean ezin izango duzu lasterketaren esperientzia bizi, baina Zegaman korrika egin eta lehiatzearen zirrara bizi ahal izango duzu!

IBILBIDE OSOAZ EDO SEGMENTUKA GOZATU

Zegamako ibilbidea egun bakarrean egiteko edo Zegama zatika osatzeko aukera ematen dizugu. 4 zatitan banatu dugu ibilbidea eta komeni zaizunean egin ahal izango dituzu.

Nola parte hartu

OHIKO GALDERAK

Zein osasun-araudi jarraitu beharko dut?

Lekualdatuko zaren unean Euskadin indarrean dagoen araudia. Gogoan izan Zegama herri txikia dela, arriskuan dauden biztanle asko dituela, eta osasun-araudia errespetatu behar dela uneoro.

Zer sartzen da izena emate prezioaren barruan?

Izen-emateak 25 euro balio du eta korrikalariaren poltsak hau barne hartzen du.

  • Salomon kamiseta esklusiboa
  • Barrita energetikoa edo antzekoa
  • Eusko Label tokiko produktuen lotea
  • Finisher diploma
  • Dortsala
  • Zegamako 2021eko parte-hartze ofizialerako eta sailkapenerako eskubidea
  • Aukeratutako egunerako asegurua

Zer gertatzen da erreserbatutako egunean joaterik ez badut?

Alarma-egoera batengatik bada, inskripzioaren zenbateko osoa itzuliko da.

Covid-19ari dagokionez berrogeialdi batengatik bada, erakundeak kosturik gabe kudeatuko du bigarren aukera bat astegunetan, betiere leku librea badago.

Beste arrazoiren batengatik bada, ez da itzuliko inskripzioaren zenbatekoa, baina korrikalari poltsa jaso ahal izango da.

Markatuta egongo da ibilbidea?

Zegama Aizkorriko ibilbidea puntu horiz markatuta dago urte osoan zehar. Oso gomendagarria da tracka erlojuan edo GPSan eramatea.

Hemen deskargatu dezakezu.

Dutxatu gaitezke lasterketa amaitzean?

Bai, udal gimnasioko dutxak erabiltzeko aukera duzue.

Izena ematean, adierazi egin behar duzue, eta dortsala jasotzean, erabilera bakarreko txartel bat emango zaizue, gimnasioko eta aldageletako atea irekitzeko.

Non hornitu zaitezke?

Esteka honetan, https://www.salomon.com/es-es/blog/running/donde-hidratarse-en-el-recorrido-de-zegama-aizkorri, iturri naturalei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Gogoratu iturrietako ura ez dagoela tratatuta eta iturri batzuek ez dutela urik. Horregatik gomendatzen dizugu zure Soft flaskak beteta eramatea irteeratik.

Otzaurteko benta 10:00etatik 20:00etara dago zabalik
Urbiako fonda asteazkenetik ostiralera 9:30etatik 21:00era eta asteburuetan 8:00etatik 21:00era dago zabalik.

Ba al dago saririk denborarik azkarrenentzat?

Hauek izango dira Zegama Aizkorri 2021 Maratoiaren 42 kilometroko bertsioaren sariak, epea irailaren 30ean ixtean. Sailkapena OTR aplikazioak ematen duena izango da emakumezko eta gizonezkoetan:

  • Lehen sailkatua: salomon zapatilak
  • Bigarren sailkatua: salomon maleta bat
  • Hirugarren sailkatua: salomon motxila

Finisher diploma Zegama 2021 amaitzen duten guztientzat

Zein aplikazio deskargatu behar da eta zergatik behar dut app bat Zegama 2021 egiteko?

OTR aplikazioa Zegamako 2021eko kronometraje sistema ofiziala da.

OTR aplikazioa zure mugikorrean deskargatu eta zure erabiltzailea sortu beharko duzu, rockthesport-eko email berdinarekin.

Bete app-ak karreraren hasierarako eta amaierarako ezartzen dizkizun jarraibideak.
Informazio guztia hemen aurkituko duzu: https://opentrailraces.com /.

Oso garrantzitsua da app-aren berezko funtzionamendua arretaz irakurtzea.

Zalantza gehiago izanez gero, info@opentrailraces.com helbidera jo dezakezu.

Ezinbesteko materiala

Eguraldi txarra aurreikusten bada gomendatutako materiala:

OTR aplikazioa behar bezala erabiltzeko aholkuak

Ez da beharrezkoa datuak piztuta dituela eramatea mugikorra (baina ez jarri inoiz hegazkin-moduan).

Une oro eduki behar da app-a irekita mugikorrean (bigarren planoan izan daiteke), eta BLUETOOTH eta KOKAPENA (GPS) aktibatuta.

Atera bateria ahalik eta gehien kargatuta.

Era berean, oso garrantzitsua da jarraibideak arretaz irakurtzea www.opentrailraces.com webgunean.

Zegama 2021ean parte hartzeko baldintzak

  • Jabetza pribatuak errespetatzea, bai eta inguruko flora eta fauna ere.
  • 18 urtez gorakoa izatea
  • Ezinbesteko kasuetan, antolakuntzak egokitzat jotzen dituen aldaketak
  • erabaki ahal izango ditu, jarduera eteteraino.
  • Erregistratzea eta Open Trail Races app-aren araudia onartzea

Jarri harremanetan gurekin

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@zegama-aizkorri.com-en

Únete a Salomon

Suscríbete a nuestra newsletter